PBL SAKRAMENTUAREN BUKAERA
Kaixo!
Gaur, aurkezpenak egin ditugu eta nahiko ondo atera zaigu. Klaseko jendeari asko guztatu zaio gure sorpresa. Abestu dugu guk egindako abesti bat sakramentuak aurkeztuz. Arazoak izan ditugu, lehenengo, abestia musikari barik abestu dugu. Nahiko txarto atera zaigu baina dibertigarria izan da. Ondoren taldeko frikia Hugo, arazoa konpondu du eta azkenean, bideoa eta abestia ondo erakutsi dugu. Beti bezala hobetzeko gauzak daude oso beharrezkoak hurrengoan hobeto egiteko
Oreka bat egon behar da, taldeko guztiak ez ditugu atal berberak esan.
Egia esan proiektu hau dibertigarria izan da. Hoberena? ez. Gu ikasi eta ondo pasatu dugu. Hugoren etxean abestiaren bideoa grabatzen denbora guztia egon gara irrifarre batekin aurpegian eta uste dut hori talde batentzako oso ondo dagoela. Ikasi dudana da, gauzak ikastea ez dela beti aspergarria. Ondo antolatzen badugu ondo pasatu dezakegu.
Esan dut, oso dibertigarria izan dela, baina bai izan da proiektuaren alde zailena niretzako. Bideoa grabatzeko orduak egon ginen, euria egiten zuelako, orduan kartulinen koloreak joaten ziren eta oso azkar egin behar genuen dena.
Proiekturako hobetzeko gauzak daude, nozki!. Minutu 1-etik lana gogor egin izango bagenu denbora gehiago izango genuen, eta hobeto izango zela uste dut.
Oso pozik sentitzen nahiz egindakoarekin. Gehiena, jakingo duzela uste dut... SORPRESA. Aspergarria nahiz horrekin ezta?? baina egia da, inoiz pentsatuko nuen abesti bat egingo nuela ikastetxean, eta gainera oso dibertigarria.
Jakin behar dut iraganerako, KQ-k proiektua azaldu zuenean ez nengoela oso pozik, pentsatzen nuelako ez genuela ondo egingo. Gero abestiarekin ez nuen penstatu ondo aterako zela. Hasieran, desastre bat izango zela pentsatu nuen baina ez. Aurkezpena amaitu genuenean ez nengoen oso zihur zein izango zen emaitza, baina azkenean ez zen txarto atera. Orduan nitaz gehiago fiatu behar naizela pentsatzen dut.
Amaiera??? . Bai oso triste zaudete ezta?. Ez da ezer gertatzen denbora pasa ostean proiektu berriekin etorriko naiz.
Laster arte lagunak.
Naroa Vicente.
Comentarios
Publicar un comentario